REAL SOCIEDAD-VALENCIA CF (igandea, 21:00)

Informazio erabilgarria

Realak eta eta Valencia CF taldeak Reale Arenan jokatuko dute bihar, igandea, 21:00etatik aurrera. Hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

Ateen irekiera

Reale Arenara sartzeko ateak 20:00etatik aurrera egongo dira zabalik. Joan garaiz zure sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partida honen atarian lasai gozatu ahal izateko.

Osasun neurriak

COVID-19a gure artean dago oraindik. Azkenengo asteetan datuek okerrera egin dute. Horregatik inoiz baino gehiago ezarritako osasun neurriak errespetatu behar ditugu.

Horregatik, orain inoiz bano gehiago osasun neurriak betetzen jarraitu behar dugu (musukoa beti jantzita, zure eserlekuan ez kontsumitzea, osasun garbitasuna…).

Sarrera bazkide txartelarekin edo lagatzea

Bazkideak bazkide-txartelarekin sartu ahal izango dira zelaira (baita txartel digitalarekin ere), eta beren ohiko eserlekuan eseri beharko dute, betiere osasun-neurriak errespetatuz. Gogoratu bazkide txartel berriena ekarri behar duzula.

Gogorarazten dizugu, partidara joaterik ez baduzu, zure txartel digitala senide edo lagun bati zure mugikorraren bidez lagatzeko aukera duzula. Deskargatu Realzale App-a, identifikatu bazkide gisa eta kudeatu zure txartela mugikorretik.

Klikatu HEMEN eta jaitsi zure Realzale App-a.

Gaueko partida (infantil txartela)

Partida 21:00etan jokatuko da, eta, beraz, gaueko partidutzat joko da, eta pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantila kategoriako txartelarekin. Halaber, ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da.

Snacks eta freskagarriak tabernetako zerbitzuan

20:00etan, 12 barra irekiko dira beheko eraztunean, eta beste 14 barra goiko eraztunean. Gogoratu behar da ostalaritzara eta jatetxeetara bideratutako eremuetan bakarrik kontsumitu ahal izango dela, eta eserlekuan ezin izango dela kontsumitu, dekretu berriak ezartzen duen bezala.

Reale Arenako denda 

Reale Arenako denda zabalik egongo da 19:00etatik 21:00etara.

Sarreren salmenta eta bazkideentzako arreta (gorabehereak)

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, martxan egongo dira 19:00etatik aurrera, partida honen inguruan sortzen den edozein gorabehera konpontzeko.

Bueltan da bizikleten aparkalekua

Bizikleta eta patinete elektrikoentzako aparkalekua bihar egongo da berriro martxan Amara Berri ikastetxean 20:00etatik aurrera eta partida bukatu eta ordu erdira itxiko da. Parkinga, IBK Bike enpresak babestua, Reale Arenan asteburuetan jokatzen diren partidatan bakarrik dago martxan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!