SANSE-REAL UNIÓN (LARUNBATA, 19:00)

Informazio erabilgarria

Hemen duzu Sanseren eta Real Unionen arteko partidako informazio erabilgarria (19:00):

Keler Espazioa

Keler Espazioak ateak irekiko ditu bihar, 17etatik aurrera, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Gastrogun, Infantil aretoa eta LG Gaming egongo dira martxan.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 18etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da. Estadioko 10 eta 11 ateak irekiko dira. Hospitalityko sarrerak dituztenak 8.atetik sartu ahal izango dira. Gure bazkideek sarrera librea izango dute txartela atean aurkeztuz eta RS Fanek ere sarrera librea izango dute, hauek sarrera lehiatilan jaso beharko dute karneta erakutsiz.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa eta txarteldegia

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 17etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Sarrerak egongo dira salgai.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala larunbatean 10etatik 20etara irekiko da. Tabernak 18:00etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Asteburu honetan ez da egongo bizikletentzako eta patineteentzako aparkalekua.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!