REAL SOCIEDAD-GETAFE CF (igandea, 18:30)

Informazio erabilgarria

Realak eta eta Getafe CF taldeak Reale Arenan jokatuko dute bihar, igandea, 18:30etatik aurrera. Hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

Ateen irekiera

Reale Arenara sartzeko ateak 17:30etatik aurrera egongo dira zabalik. Joan garaiz zure sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partida honen atarian lasai gozatu ahal izateko.

Osasun neurriak

COVID-19a gure artean dago oraindik. Azkenengo asteetan datuek okerrera egin dute. Horregatik inoiz baino gehiago ezarritako osasun neurriak errespetatu behar ditugu.

Horregatik, orain inoiz bano gehiago osasun neurriak betetzen jarraitu behar dugu (musukoa beti jantzita, zure eserlekuan ez kontsumitzea, osasun garbitasuna…).

Bestalde, ezin izango da atsedenaldian irten erretzera.

Sarrera bazkide txartelarekin edo lagatzea

Bazkideak bazkide-txartelarekin sartu ahal izango dira zelaira (baita txartel digitalarekin ere), eta beren ohiko eserlekuan eseri beharko dute, betiere osasun-neurriak errespetatuz. Gogoratu bazkide txartel berriena ekarri behar duzula.

Gogorarazten dizugu, partidara joaterik ez baduzu, zure txartel digitala senide edo lagun bati zure mugikorraren bidez lagatzeko aukera duzula. Deskargatu Realzale App-a, identifikatu bazkide gisa eta kudeatu zure txartela mugikorretik.

Reale Arenako denda

Reale Arenako denda zabalik egongo da 16:30etatik 18:30etara.

Bazkideentzako arreta (gorabehereak)

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, martxan egongo dira 16:30etatik aurrera, partida honen inguruan sortzen den edozein gorabehera konpontzeko. Gogoratu ez dagoela sarrerarik salgai.

Bueltan da bizikleten aparkalekua

Bizikleta eta patinete elektrikoentzako aparkalekua bihar egongo da berriro martxan Amara Berri ikastetxean 17:30etatik aurrera eta partida bukatu eta ordu erdira itxiko da. Parkinga, IBK Bike enpresak babestua, Reale Arenan asteburuetan jokatzen diren partidatan bakarrik dago martxan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!