REAL SOCIEDAD-GETAFE CF (IGANDEA, 16:15)

Informazio erabilgarria

Hemen duzu Reale Arenan igandean Real Sociedad eta Getafe CF taldeek jokatuko duten partidarako informazio erabilgarria (16:15): 

Keler Espazioa

Keler Espazioa 14:15etan irekiko da. Bere hiru entretenimendu eremuak -Gastrogune, Haur Gunea eta LG Gaming- martxan egongo dira gauerdira arte. Partida Gastroguneko pantaila erraldoian emango da.

Iparraldeko zelaiguneko obrak 

Topoaren geltokia erabat eraberritzearen ondorioz, Reale Arenako iparraldeko zelaigunearen zati bat mugatuta egongo da datozen hilabeteetan. Inguru horretatik Ekialdeko Tribunara edo Aitor Zabaleta tribunara oinez joan behar baduzu, klikatu hemen eta berrikusi zein izango den egokitu den oinezkoen zirkulazioa. 

Trafiko eta oinezkoen fluxuak 

Bestalde, obra honen fase berriaren ondorioz, estadioaren inguruko ibilgailuen trafiko-fluxua baldintzatu egin da. Eragin berriak kontsultatzeko klikatu estekan. Ekialdeko Harmailako zaleei eta Aitor Zabaletari gomendatzen diegu oinez joatea, gero estadiotik irten eta zelaia mendebaldetik inguratzeko, obrak ipar-ekialdean sortutako korridore estua saihesteko.

Trafiko-fluxua partida ondoren

Partidaren amaieran, segurtasun arrazoiak direla eta, Aita Donostia plaza itxita egongo da 15 minutuz. Pazientzia eskatzen zaie hiriko autobusen erabiltzaileei.

Ateen irekiera 

Reale Arenako ateak 15:15etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da. 

Bazkideentzako Arreta Bulegoa 

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 14:15etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Sarrerak egongo dira salgai. Sakatu HEMEN sarrerak erosteko. 

Tabernetako eta dendako zerbitzua 

Reale Arenako denda ofiziala 14:15etatik 16:15etara irekiko da. Tabernak 15:15etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute. 

Bizikleten aparkalekua

Bizikleta eta patineteen aparkalekua Amara Berri ikastetxean dago eta IBK Bikek babesten du. 15:15etatik aurrera martxan egongo da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!