Taldekide ohiak omenaldian

Inork ez du galdu nahi

Larunbata egun berezia izango da. Klubeko bi jokalariei agur esateko momentua iritsi da. Klubeko bi enblema, bi ikur. Bi jokalariek harrotasun handiz eraman dute Realaren ezkutua neurketa guztietan. Horregatik klubaren partez merezi duten omenaldia izango dute.

Xabik eta Carlosek guztiz merezitako Urrezko Intsignia jasoko dute. Omenaldiaren momentu berezienetarikoena izango da, baina ez bakarra. Biek gaur egungo taldekideen eta taldekide ohien babesa izango dute. Inork ez du galdu nahi momentu hau. Lagunei egun berezi batean babesteko garaia da. Ansotegi, Aranburu, Aranzabal, De Cerio, Esnaola, Estrada, Diaz De Cerio, Gabilondo, Gaizka Garitano, Gari Uranga, Gerardo, Gurrutxaga, Joseba Llorente, Juan Domínguez, Mikel Alonso, Sarasola eta Sergio Rodriguez izango dira Xabi eta Carlosen agurrean. Realak eskerrak eman nahi dizkie jokalari guztiei laguntzarengatik. 

Omenaldia neurketa amaitu ostean izango da. Anoetara gerturatuko diren zaleek momentu historikoa biziko dute. Partida amaitzean eserlekuan mantendu behar dira eta eskuak prestatu behar izango dituzte gutako biei txalo zaparrada eskeintzeko

Zaleek handia egiten dute Reala. Txikienetatik zaharrenetara. Guztiek. Eta haien artean, nola ez, jokalariak. Larunbatean bi jokalari handiei agur esateko garaia izango da. Eta bertan izango gara merezi duten babesa eskaintzeko. Eskerrik asko, Xabi eta Carlos.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!