Realeko sei internazionaletik lauk gaur hasiko dira bere partidak jokatzen. Gero Rulli, Bruma, Aritz Elustondo eta Mikel Oyarzabal hain zuzen, eta Diego Reyes eta Sanseko Srdjan Babic, bihar ostiralean. Gero Rulli Argentinarekin egongo da gaur gauean Chileren aurka Santiagon jokatuko den neurketan 2018ko Mundialerako sailkagarria izango dena. Brumak Portugaleko 21 urtez azpiko taldearekin 2017ko Europako Txapelketarako balioko duen lehia izango du, Liechtensteinen aurka arratsaldean Azoresen. Aritz Elustondok debuta egin dezake espainiar 21 urtez azpiko taldearekin 2017ko Europako Txapelketarako baliagarria den lehian. Gaur Kroaziaren aurka jokatuko dute Burgosen. Mikel Oyarzabalek 83 minutu jokatu ditu 19 urtez azpiko espainiar selekzioarekian Elite Erronda ko lehen partidan gariapena lortuz Greziaren aurka (2-0). Diego Reyesek Mexikorekin jokatuko du ostiraletik larunbaterako gauean Kanadaren aurkako neurketa bikoitzaren lehena, mundialerako baliagarria. Sanseko Srdjan Babic jokalariak Serbiako 21 urtez azpiko taldearekin jokatuko du ostiralean Andorran 2017 Europako Txapelketarako sailkagarria den lehian.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin