Sansek Tarazona hartuko du larunbat honetan Zubietan. Txuri-urdinek ez zuten partidarik jolastu azken asteburuan. Ligako azken lehian Osasuna Promesas garaitu zuten. Nahiz eta partida galtzen hasi, gure filiala markagailuari buelta eman eta garaile ateratzeko gai izan zen. Zaragozarrak, bestalde, garaipenaren bidera bueltatu ziren iragan asteburuan bost partida ondoren. Dinamika onarekin jarraitzeko ordua. Aupa Sanse!
REAL C - ARENAS CLUB DE GETXO (LARUNBATA, 15:30)
Gure hirugarren taldeak Arenas Club de Getxo hartuko du larunbat honetan Zubietan. Txuri-urdinek denboraldiko lehen garaipena bilatuko dute play-off postuetan dagoen aurkari baten aurka. Hirunaka gehitzen hasteko momentua.
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
10:00 Infantil Gaztea – Euskalduna Andoaindarra SD (RSTV)
12:30 Emakumezkoen B taldea – CD Pradejón (RSTV)
15:30 Real C – Arenas Club de Getxo (RSTV)
Igandea:
10:30 Ohorezko Kadetea – CD Kostkas (RSTV)
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin