BIHAR ESTREINATUKO DUGU

Ireki bidea, Reala dator eta

Vídeo

Realak kirol talde batek duen lekurik sakratu eta enblematikoenetako bat estreinatuko du bihar. Partida aurreko kontzentrazioa eta tentsioa, poztasun eta ospakizun uneak, baita tristura eta frustrazio uneak ere… autobusean, familian bizi eta partekatzen dira futbolaren munduan beti azaleratzen diren sentimendu eta emozio horiek guztiak.

Arrazoi horiengatik eta beste askorengatik, autobus ofizialak ere ‘bere partida’ jokatzen du bidaia bakoitzean. Eta denboraldi honetatik aurrera Realeko elastikoarekin jokatuko du. Izan ere, bere estetika dotore eta berritzaile berriaren barruan, gure irudirik ikonikoenetako bat nabarmentzen da: kamiseta txuri urdina eta kapitainaren eskua gure ezkutua harrotasunez hartuta.

Irizar, Autocares Aizpurua…eta Marrazketabar

Irizar eta Autocares Aizpuruak elkarrekin egindako lana da. Autobus berriak diseinu ikusgarria du, Marrazketabar gure marrazkilariak egina, eta gure taldeak ahalik eta erosoen bidaiatzeko beharrezkoak diren zerbitzu eta osagarri guztiak ditu.

Azaroaren 6an, zure zain Reale Arenan

Bihartik aurrera, taldea bideoan ikus dezakezun autobusean joango da. Estreinaldi ezin hobea Real Betisen bisita aprobetxatuz. Gertutik ezagutu nahi baduzu, azaroaren 6an, Valenciaren aurkako partida hasi arte, Reale Arenako iparraldeko zelaigunean aurkituko duzu, gure zaleek argazkiak atera eta xehetasunez ikusteko aukera izan dezaten.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!