Hamargarren denboraldia beteko du Klubean, eta, beheko maila guztietatik igaro ondoren, denboraldi honetatik aurrera lehen taldeko jokalari da eskubide guztiekin, dortsal eta guzti. 20 zenbakia jantziko du. Jon Pacheco futbolari gosetia da, eta pixkanaka hazten joan da, ahalegin eta konpromisoarekin, lehen taldera iritsi arte.
Elizondokoak hamarkada honen errepasoa egin du txuri urdin gisa. Zubietako zelai guztietatik igaro da, eta gaur egun dagoen tokira iristen lagundu dioten teknikariekin eta taldekideekin batera, baina badaki zailena orain datorrela: taldean jarraitzea eta Lehen Mailako futbolari gisa sendotzea.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin