REAL SOCIEDAD 2-0 PAOK FC

Irribarrea berreskuratzen

Realak garaipenarekin itxi du Europa Ligako liga fasea eta UEFA Europa Leagueko play-offetan izango da. Gaur gaueko PAOKen aurkako garaipenak, Oskarssonen bi golekin, txuri-urdinak AZ Alkmaarrekin edo FC Midtjylandekin gurutzatuko ditu hurrengo kanporaketan.

Norgehiagokak ez du beste egun batzuen erritmoa izan. Kanpokoak hobeto sartu dira neurketara eta abagune argia izan dute. Marrerok, bikain, Camararen gola eragotzi du geldiketa bikoitzarekin. Azpeitiarrak buruz burukoa gelditu dio aurrelariari eta aldaratzean, lasterketa azken unean irabaziz, esku ikaragarri batekin salbatu du. Etxekoak, Zubimendi eta Beckerren pare bat jaurtiketekin, zorterik gabe saiatu dira. Lehen zatiko azken minutuetan aurrea hartu dute txuri-urdinek Oskarssonen burukadari esker. Beckerrek eskuinetik erdiratu du eta aurrelariak, maniobra on batean, lehenengoa sartu du.

Bigarren zatia oso ondo hasi da, izan ere, lehen jokaldian eta Aritzek erdiraketa bikaina egin ostean, Oskarssonek buruz barrura bidali du baloia berriro txuri-urdinentzat. Hirugarrena ere izan du buruan islandiarrak, baina baloia langara joan da. Nahiz eta greziarrek ere izan duten tartea murrizteko aukeraren bat, Marrerok bikain gelditzen jarraitu du. Beckerrek, atezainaren gorputzera egindako jaurtiketa batekin, eta Braisek, erremate huts batean, ezin izan dute hirugarrena egin.

Realak txartela ziurtatu du eta play-offetako kanporaketan aurkariaren zain dago. Aurrez aurre izango ditugu AZ Alkmaar edo FC Midtjylland. Bihar jakingo dugu. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Marrero, Odriozola (Martín, min.46), Aritz (kap), Aguerd, Sergio Gómez (Javi López, min.80), Zubimendi (Olasagasti, min.63), Brais Méndez, Marín, Barrene (Take, min.73), Becker eta Óskarsson (Oyarzabal, min.73).

PAOK FC: Kotarski, Jonny, Kedziora, Michailidis, Baba, Ozdoev (Konstantelias, min.63), Schwab, Camara, Despodov (Shoretire, min.71), Taison, Brandon (Chalov, min.71).

Golak: 1-0: Óskarsson, min.43. 2-0: Óskarsson, min.48.

Epailea: Beaton (Eskozia). Txartel horia erakutsi die etxeko Odriozola eta Olasagastiri eta kanpoko Ozdoevi.

Asistentzia: 23.872 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!