Nor zen jokalaririk azkarrena 80ko eta 90eko hamarkadetan? Nork zituen ezaugarri fisikorik onenak? Kirola egiten dute orain? Real Sociedad TV-k klubeko bederatzi beterano bildu zituen duela aste batzuk bere istorioak berpizteko, bideo honi esker zaleek gozatu ditzaketen hainbat anekdota kontatzeko eta, noski, Pancraciok eskainitako askari atseginaz gozatzeko
Iñaki Alaba, Bixio Gorriz, Mitxel Loinaz, Tomás Orbegozo, José Mari Martínez, Roberto López Ufarte, Shanti bakero, Kote Pikabea eta Aitor López Rekarte futbolaren munduan izan diren aldaketen inguruan hitz egiten aritu ziren Reale Arenan. "Orain askoz gehiago egiten dute korrika; hobeto prestatuta daude", uste dute batzuek. "Atkinsonek sekulako botere fisikoa zuen". Anekdota guztiak, lerro hauekin batera doan bideoan entzun daitezke.
Gehienek gaur egun ere kirola egiten dute. Bizimodu osasuntsua eramaten saiatzen dira. Hau zen Kilometro Txuri-Urdinak sortzearen arrazoietako bat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin