Gaur goizean aurkeztu da Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 42. edizioa. Realaren urpeko sekzioak antolatuta, 'CIMASUB 2018'-k mundu mailan erreferentzia bat izanik jarraituko du beste urte batez. Aurkezpen ofiziala leku pribilegiatu batean ospatu da, Donostiako Aquariumean, hain zuzen, eta, aurten, aurreko edizioetan bezala, Real Sociedad Fundazioaren laguntza izango du.
Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa azaroaren 15etik 17ra bitartean ospatuko da Donostiako Antzoki Zaharrean. Gaurko ekitaldian programa eta xehetasun guztiak ezagutzera eman dira. Mundu osotik iritsi diren lan bikainak ikusi ahal izango dira kalitate handiko edizio honetan. Aurtengo helburuetako bat sensibilizazioa garatzeko edukiak lortzea izan da. Jose Ignacio Espel, Aquarium-eko presidentea, Esther Irigaray, Aquariumeko Zuzendaria, David Sanchez, Zikloaren zuzendaria, Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioaren zuzendaria, eta Jon Insausti, Donostia Kulturako ordezkaria, aurkezpenean izan dira.
600 ikasle baino gehiago 'Txikizikloan'
Beste urte batez, neska-mutilek haien nagusitasuna izango dute ‘Txikiziklo’-aren edizioan. Gure fundazioaren antolakuntzarekin, Donostiako zortzi ikastola desberdinetako 600 bat ikasle itsas munduan murgilduko dira Aquariumean jarriko diren film labur eta antolatuko diren ekintzei esker. Helburua gazteen artean itsasoaren ezagutza hedatzea eta ingurugiroaren errespetua bultzatzea da. Egitaraua goizeko 10-etatik 12-ak arte izango da Aquariumeko auditorioan. Txikizikloa Real Sociedad Fundazioak parte hartzen duen ekintza esanguratsuenetarikoa da. Txikizikloak islatzen dituen baloreak gure fundazioak bultzatzen dituenak dira, besteak beste. Andoni Iraolak eskertu nahi izan die Aquariumari, AZTI-ri (Itsasoa eta Elikagaien Berrikuntzan Adituak) eta EHU-UPV-ri Txikizikloaren alde egiten duen lana.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin