VILLARREAL CF 4-1 REAL SOCIEDAD

Itzulia geratzen da

Vídeo

Ohorezko Jubenilak lau eta bat galdu du Villarreal CF-ren aurka Kopako final laurdenetako joaneko partidan. Neurketa erritmo gutxirekin hasi da eta ez ditugu aukera asko ikusi, nahiz eta Reala ondo aritu den lehenengo zatian. Baina berdintasun hori baloi geldiko jokaldi batean apurtu da, atsedenaldira iritsi baino lehen. Fer Niñok, korner batean, gola lortu du buruz. Bigarren zatiko hasieran, etxekoek garaipena bideratu dute, kanporaketan abantaila handiagotuz. Fer Niñok berriro ere eta Aranak kontraeraso batean hiru eta hutsekoa jarri dute markagailuan. Azkeneko minutuetan, Baenak laugarrena egin du penaltiz eta Lobetek, azkeneko jokaldian, emaitza murriztu du Realaren alde penaltiz baita ere. Porrota, baina itzuliko neurketa geratzen da oraindik. Hurrengo astean izango da Zubietan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!