Gaur itxi da Reala eta AS Monaco taldeen arteko osteguneko partidarako (18:45) sarrera eskatzeko epea. Gehienezko edukiera %60koa izango denez (24.000 ikusle), izena eman duten bazkide guztiak partidara joan ahalko dira.
Baimendutako gehienezko edukiera 24.000 ikuslekoa da. Gogoan izan behar da eserlekuen kupo bat bisitarien zaletuentzat gorde dela (UEFA araudia) eta sarreren kupo txiki bat UEFAko konpromisoetarako erreserbatu dela.
Sarrera bazkide txartelarekin
Bazkideak beren bazkide txartelarekin sartu ahal izango dira eta beraien eserlekuan eseri beharko dute, betiere osasun-neurriak errespetatuz. 'Europako bonoa'-ri atxikita egon beharko duzu.
Behar besteko aurrerapenarekin joan
Sarbidea arintzeko eta pilaketarik saihesteko, Reale Arenako ate guztiak indartuko dira langileekin. Bazkideei zelaira behar besteko aurrerapenarekin joatea eskatzen diegu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin