290 lagunek eman dute izena datorren larunbatean Bartzelonan (21:30etan) jokatuko dugun partida zuzenean ikusteko. Ondorioz, bazkideen eta RS Fans-en eskaera guztiei erantzun ahal izan zaie.
Sarrerak bihar 10:00etatik 20:00etara jaso beharko dira Bazkideentzako Arreta Bulegoan, Reale Arenan. Bazkidearen NAN edo txartela edo RS Fan eskatuko da. Gainerako sarrerak (143) bihar jarriko dira salgai estadioko leihatilan publiko orokorrarentzat (asistenteen datuak eskatuko dira).
Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin