124 lagunek eman dute izena hurrengo larunbatean Gironan jokatuko dugun partida zuzenean ikusteko (18:30). Ondorioz, bazkideen eta RS Fans-en eskaera guztiei erantzun ahal izan zaie. Sarrerak bihar 10etatik 20etara jaso beharko dira Bazkideentzako Arreta Bulegoan, Reale Arenan. Bazkidearen NAN edo txartela edo RS Fan eskatuko da.
Gainera sarrerak, bihar salgai
Gainerako sarrerak bihar jarriko dira salgai estadioko leihatilan publiko orokorrarentzat (asistenteen datuak eskatuko dira).
Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.