Gaur, eguerdiko 12etan, SS Lazioren aurkako Erromako partidarako (osteguna, hilak 23, 21:00etan) izena emateko lehen epea itxi da, Sarrera-eskaera guztiei erantzun ahal izango zaie. Guztira 790 lagunek eman dute izena (446 eskatzaile eta 344 bidaide). Egunean zehar, baieztapena bidaliko zaie posta elektronikoz izena eman duten guztiei.
Sarrerak urtarrilaren 15ean, asteazkena, jaso beharko dira Reale Arenako leihatilan, 10:00etatik 20:00etara. Aldez aurretik, Realaren txartela edo sarrerak eskatu zituen pertsonaren NANa aurkeztu beharko da.
Oraindik Erromako zure sarrerak eska ditzakezu
Gainerako sarrerak inprimaki gaituan eskatu ahal izango dira, eta inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira.
Sarrera eskatu dutenentzat bezala, sarrerak urtarrilaren 15ean, asteazkena, jaso beharko dira Reale Arenako leihatilan, 10:00etatik 20:00etara. Aldez aurretik, Realaren txartela edo sarrerak eskatu zituen pertsonaren NANa aurkeztu beharko da.
Garrantzitsua: izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.