Irekita dago gure Urpeko taldearekin urpekaritza bataioetan izena emateko epea Getariako hondartzan. Toki mugatuak dira eta interesa dutenei ahalik eta azkarren izen ematea gomendatzen zaie urpekaritzaren munduan murgildu eta itsaspeko hondoa ezagutzeko aukera paregabe honetaz gozatu nahi badute. Esperientzia honetaz 8 urtetik gorakoek gozatu dezakete.
Jarduerak goizez egingo dira 9:00 eta 13:00 orduen artean, datozen egunetan: uztailaren 6an (larunbata), uztailaren 21ean (igandea), abuztuaren 25ean (igandea) eta irailaren 8an (igandea).
Kurtsoan inskribatzeko, [email protected] helbide elektronikora idaztea edo 646 011 696 telefonora deitzea gomendatzen da (Daniel).
Urpekaritzara egiten den sarrera guztiz segurua da, eta jarduera honetan interesa duten haur eta heldu guztientzako aukera bikaina da. Saioak oinarrizko formakuntza teoriko bat izango du aurretik, dena modu egokian egingo dela ziurtatzeko.