Realaren 110. Urteurrena

Izugarria

Vídeo

Saguesek gure 110. urteurrena bizi izan zuen atzo arratsaldean. Ehundaka realzale gerturatu ziren egun hau ospatzeko helburuarekin. Txikiak protagonista nagusiak izan ziren. Hainbat kirolez gozatzeko aukera izan zuten leku zoragarri batean. Saguesek jai giroa bizi izan zuen arratsalde osoan zehar.

Hainbat txikik Futbol 4 txapelketan parte hartzeko aukera izan zuten. Horrez gain jolasak, puzgarriak, tailerrak… izan genituen. Gainera, Barrexerka taldearen antzerkian Txurdin, maskota berria, aurkeztu zen. Harrera ezin hobea izan zen. Ondoren historia Txuri-Urdina gertutik ezagutu genuen. Emakumezkoen eta gizonezkoen taldeko mitoek pasioz eta sentimenduz beteriko solasaldia partekatu zuten. Azkenik, Izaki Gardenak eta Dupla taldeek ezin hobe amaitu zuten ekitaldia. Arratsaldea izugarria izan da Realaren urtebetetzea ospatzeko.


*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!