REAL SOCIEDAD 1-0 RCD MALLORCA

Izugarrizko Reala

Vídeo

66-67 denboralditik ez ziren zortzi garaipen jarraian lortu. Gaur Realak erregistro hori berdindu du Mallorca mendean hartuta, Merinoren burukada bati esker. Hiru puntu gehiago txuri-urdinentzat sailkapeneko goiko postuetan mantentzeko.

Partida ezin hobeto hasi da. Braisek ateratako korner batean, indartsu eta erabakitasunez sartu da Mikel Merino. Mallorcarrek aukera ona izan dute, handik gutxira, berdinketa lortzeko, baina Angelen erremateak langan jo du. Txuri-urdinek beti mantendu dute nagusi izatearen sentsazioa, nahiz eta aukera gehiegirik ez izan. Sorloth eta Braisen erremateek, Rajkovic atezainak azken orduan urrundu dituenak, gertu izan dute gola bigarrena markagailura igotzeko.

Imanolen mutilek bigarren zatian baloiaren kontrola mantendu dute eta bigarrena egiteko aukera asko sortu dituzte, baina asmatu gabe. Guevarak zutoinera eskuinkada bat bidali du eta kontraerasoan, Amathek gola sartu du, baina VAR-ari esker, gola baliorik gabe geratu da aurrelariak Aritzi falta egin diolako. Realak bigarrena sartzeko merituak egin ditu, baina iritsi ez denez, Aguirreren mutilek lerroak luzatu dituzte eta Remirorengana arrisku handiagoz iristen hasi dira. Galarretaren jaurtiketa urrun batek Remiro buru-belarri egotera behartu du.

Beste garaipen ba, zortzigarrena jarraian. Historikoa. Baina datu bat besterik ez da. Garrantzitsuena beti gehiago nahi duen talde honek transmititzen duena da. Larunbatean, beste hitzordu bat Valladoliden. Aupa, Real!


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Le Normand, min.75), Aritz (kap), Pacheco, Rico, Guevara (Carlos Fernández, min.65), Merino, Silva (Zubimendi, min.65), Brais Méndez (Illarra, min.82), Take (Navarro, min.75) y Sorloth.

RCD Mallorca: Rajkovic, González, Russo (Grenier, min.77), Raillo (kap), Nastasic, Maffeo, Battaglia (Sánchez, min.77), Dani Rodríguez, Galarreta, Ángel (Abdón, min.77) eta Amath.

Gola: 1-0: Merino, min.4.

Epailea: Ortiz Arias. Txartel horia erakutsi die etxeko Guevarari eta kanpoko Maffeo eta Grenierri.

Asistentzia: 27.085 ikusle. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!