CD TERRASA ETA JUNIOR FC-REN AURKA (LARUNBATA, 13:00 / IGANDEA, 13:00)

Jardunaldi bikoitza Bartzelonan

Belar hockeyko gure taldeak jardunaldi bikoitza jokatuko du asteburu honetan Bartzelonan. Txuri-urdinek bihar CD Terrassari egingo diote bisita eta igandean Junior FCren aurka neurtuko dituzte indarrak. Ez da izan Ivan Lorentek zuzentzen duen taldeak nahi zuen lehiaketara itzultzea, neguko etenaldiaren ostean Ligako bi partidetan galdu egin baitute. Orain errendimendu ona eskaini behar dute bi partida hauetan, datorren asteburuan Junior FCren instalazioetan jokatuko den Erreginaren Kopara ahalik eta sasoirik onenean iristeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!