Jarrai dezala (20:45)

Realak RC Deportivoren aurka jokatzen du gaur gaueko 20:45etatik aurrera Riazorren, LaLiga Santanderren hamalaugarren jardunaldia itxiko duen neurketan. Eusebio Sacristanen mutilek ez dute joko eta emaitza bolada ona moztu nahi eta Donostiara hiru puntuekin itzultze dute helburu etxetik kanpoko hirugarren garaipena jarraian lortuaz. Atzo gauean Galiziara iritsi zen espedizio txuri-urdinak ondorengo jokalariek osatzen dute: Rulli, T. Ramirez, C. Martinez, J. Zaldua, Mikel, I. Martinez, Raul Navas, Yuri B., Illarra, Granero, Canales, X. Prieto, Oyarzabal, Juanmi, Carlos V., D. Concha, Willian J., Zubeldia eta Bautista. Kanpoan geratzen den azken jokalaria bihar Riazorrera iritsi bezain pronto emango da. Etxeko entrenatzaileak, Gaizka Garitanok, atzo betetako azken lan saioaren ondoren eman zuen zerrenda: Poroto Lux, Tyton, Juanfran, Albentosa, Arribas, Sidnei, F. Navarro, Luisinho, P. Mosquera, Borges, Guilherme, Faycal Fajr, Emre Colak, Carles Gil, Joselu, Marlos, R. Babel, Andone. Realak Deportivoren etxean dituen estatistikak hobetzen saiatuko da. Historian zehar txuri urdinek 37 partida jokatu dituzte Deportivoren etxean, 6 garaipen, 11 berdinketa eta 21 porrotekin. Epailea: Munuera Montero Andaluziako eskolako Munuera Montero epaileak zuzenduko du talde galiziarraren aurkako lehia. Hegaletan Matías Caballero eta Baena Espejok lagunduko diote. Epaile honek behin bakarraik zuzendu du Reala, UD Las Palmasen aurkako aurtengo 4-1ekoan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!