REAL SOCIEDAD 2-0 RAYO VALLECANO

Jarrai dezala

Vídeo

Realak beste garaipen bat lortu du Rayo Vallecanori nagusituta, Nerea Eizagirreren bi golekin eta gipuzkoarrek hasieratik bukaerara menderatutako partida bati esker.

Txuri-urdinak askoz gehiago lehen zatian. Hasiera ikusgarria izan da, aurkariak ezin izan baitu bere zelaitik atera. Lehenengo gola azkar iritsi da, Barbararen pase baten ondoren, Nereak errematatu duena area barrutik. Bigarrenaren bila jarraitu dute etxekoek, eta berriz ere Barbara, jaurtiketa estu batekin, gertu egon da hori lortzeko. Lehen zatiko azken jokaldian Nereak langarekin topo egin du. Kanpokoek ez dute txuri-urdinen atea urduritu, ordu erdira korner batzuk jarraian jarrita, aukera argirik sortu gabe.

Franssik, jokoa berriro hasi eta berehala, oso gertu izan du bigarrena, baina oraingoan atezainak saihestu du. Eta hainbeste saiatu ondoren lasaitasunaren gola iritsi da, eta Nereak egin du berriz ere. Jaurtiketa izugarria areatik kanpo, erantzunezina eta iritsezina. Gol bikaina. Partida ia erabakita zegoela, txuri-urdinek erraztasun handiagoz jokatu dituzte azken minutuak, eta markagailuko aldea handitzeko aukera ere izan dute.

Bigarren garaipena jarraian eta laugarrena bost partidatan, bosgarren postuan kokatu eta sailkapeneko goiko postuetan mantentzeko. Datorren igandean Sevilla FC bisitatuko dute. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Quiñones, Lucia, Tejada, N. Mendoza, Nuria R., Maitane (Itxaso, min. 66), L. Baños (Gemma, min. 80), Báarbara (Palacios, min. 66), N. Eizagirre (Cecilia, min. 72), Franssi (Manu, min. 80) eta Nahikari.

Rayo Vallecano: Larque, Hayden, Andujar, Ponciano (Freitas, min. 85), Bravo (S. Garcia, min. 77), Morato (De Teresa, min. 66), Flores, C. Sanchez, Catala, Aedo (P. Fernandez, min. 77) eta Struck (Bulatovic, min. 66).

Golak: 1-0: N. Eizagirre, min. 8; 2-0: N. Eizagirre, min. 68

Epailea: Fernandez Ceferino. Txartel horia erakutsi die etxeko Maitane eta Nuria R.-ri

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!