AURKEZPEN PRENTSAURREKOA

"Urrats handia da niretzat"

Vídeo

Diego Rico Realeko jokalari berriak, Jokin Aperribay presidentearekin batera, aurkezpen ofiziala izan du Zubietan.

Realeko agintari nagusiak Maialen Chourraut lasartearra zoriondu du Tokion domina lortu ostean, eta, ondoren, Ricori ongietorria eman dio. "Gurekin oso zoriontsu izan zaitezen eta kirolari guztiek dituzten ilusioak bete ditzazun", opa dio.

Diego Ricok adierazi duenez, "pribilegioa da hemen egotea; eskerrik asko konfiantzagatik. Urrats handia da niretzat eta espero dut nire onena ematea ditugun ametsak betetzeko. Familia bat dela nabaritzen da, taldearen laguntasuna nabaritzen da eta azken urteetan lortutako arrakastek hori agerian uzten dute".


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!