Roberto Olabe hedabideen aurrean agertu da gaur goizean Reala denboraldi honen amaieran uzteko erabakiari buruz hitz egiteko.
"Udan adierazi nion Jokini 24-25 denboraldiaren amaieran pauso bat albora emateko asmoa nuela. Denborarekin egin behar zuela ulertzen nuen, denboraz komunikatuz, eta ulertzen nuen 24-25 denboraldi honetan, eta ez udan bakarrik, oraindik gauza asko genituela egiteko eta Realaren proiektua sendotzeko".
Futbol zuzendariak aitortu duenez, "zikloak hasi eta amaitu egiten direla uste dut, eta gauza bakoitza noiz gertatzen den ondo aukeratzen saiatu behar dugu. Nire zikloa amaitzen ari dela uste dut, zerbait naturala dela uste dut". Berarengan konfiantza izan duen jendearentzat esker oneko hitzak izan ditu. "Ez dut agur esateko asmorik, ezta balantzea egiteko asmorik ere, baina edozein une da ona eskertzeko. Eskerrak ematen dizkiot klub honi, hobeak egiten gaituelako, ausarta delako, hobeak garelako berari esker, pertsonengan eta bere gaitasunetan konfiantza duelako. Bereziki eskerrak eman nahi dizkiet Jokini eta Kontseiluari, nik egin nezakeen ekarpenean izan zuten eta duten konfiantzagatik".
Ikasturte amaieran karguan ordezkatuko baitu Erik Bretosi buruz ere hitz egin du. "Erik hazten joan da sisteman, bokaziozko tipo bat. Azkarra da, Realekoa da, harro nago Klubak erabaki hau hartu duelako eta etxeko norbaiten alde egin duelako. Oso prestatuta dago, zentzua emango dio proiektuari, bere izateko eta egiteko moduarekin. Gaurdanik, onena opa nahi diogu, sinetsita baikaude historiatik datorren filosofia horrek, Realak defendatzen duen eredu horrek, behetik Reala zer den ulertuko duten kudeatzaileak behar dituela".
Olabek denboraldia amaitu arte jarraituko du lanean, eta "nire klubarekin ilusio osoz lanean jarraitzea gustatuko litzaidake, berriro zerbait irabaz dezakegula pentsatuz", esan du.