Sansek Amorebieta jasoko du larunbat honetan Zubietan. Joan den astean etxera itzuli ziren, aurreko jardunaldietako sentsazio onak berretsiz. Baina pauso hori ematea eta hiru puntuekin baieztatzea falta zen. Txuri-urdinek galdu gabe jarraitzen dute aurten (hiru garaipen eta bi berdinketa) eta dinamika on hori luzatu nahi dute. Aurkari zuzena izango dute aurrean, sailkapeneko goiko postuetarako lehian. Bizkaitarrek bi partida bakarrik galdu dituzte urte osoan (aurkari beraren aurka, gainera) eta hirugarren postuan daude, gure filialak baino hiru puntu gehiagorekin. Beraz, txuri-urdinen garaipen batek berdinduko lituzke sailkapenean. Neurketa Real Sociedad TV eta Foottersen bidez jarraitu ahal izango da zuzenean. Guztia ematera. Aupa Sanse!
REAL C – URGATZI KK (IGANDEA, 16:30)
REAL C – URGATZI KK (IGANDEA, 16:30)
Gure hirugarren taldeak Urgatzi jasoko du igande honetan Zubietan. Txuri-urdinak momentu izugarrian daude, lau garaipenekin jarraian, hirugarren postuan eta gainera partida bat gutxiagorekin. Aurrean, sailkapeneko azken postuan dagoen aurkari bat izango dute eta aurten igo berri dena. Konfiantzarik gabe, baina irabazten jarraitzeko aukera ona. Neurketa Real Sociedad TVren bidez jarraitu ahal izango da zuzenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin