Realak hiru puntu garrantzitsu lortu ditu Mestallan. Sufritu egin du, baina puntuak Donostiara iritsi dira. Taldea sendo ibili da partidaren lehen orduan eta hiru golen abantaila lortu du, baina aurkariak neurketa estutu du eta txuri-urdinek azken minutura arte sufritu dute. Garaipenak Europako postuen borrokan jarraitzeko balio du. Lau partida falta dira eta helburua gero eta gertuago dago.
Gipuzkoarrek lehen jokaldian lortu dute abantaila. Alvesek ezin izan du Juanmiren jaurtiketa harrapatu eta kanpokoek lehen gola lortu dute. Realak helburua lortzeko duen gosea erakutsi du eta partidaren nagusitasuna izan du. Ordu erdia igaro ostean Willian Josek bigarrena ezarri du markagailuan penalti baten bidez.
Bigarren zatiaren hasieran dinamika berdina izan da. Realak nagusitasuna izan du eta eraso bikain batean Oyarzabalek hirugarren gola sartu du, bere lehena Ligan. Hala ere, Valenciak ez du etsi eta bi gol sartu ditu bost minututan. Txuri-urdinek sufritu behar izan dute garaipena lortu ahal izateko.
Hiru puntuak oso garrantzitsuak dira, baina txapelketak ez du etenik. Larunbatean asteko hirugarren neurketa iritsiko da Granadaren aurka. Aurreko bi garaipenak berrestu behar dira aste ezinhobea izateko. Europa gero eta gertuago dago.
Fitxa teknikoa:
Valencia CF: Diego Alves, Montoya, Garay, Santos, Siqueira (Lato, min.46), Perez, Carlos Soler, Nani (Santi Mina, min.69), Orellana, Zaza y Munir (Joan Cancelo, min.62).
Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Raul Navas, I. Martínez (Aritz, min.46), Yuri B., Illarra, Zurutuza, X. Prieto (cap), Canales (Granero, min.75), Juanmi y Willian J. (Oyarzabal, min.52)
Golak: Juanmi, min.1. 0-2: Willian J. (pen), min.30. 0-3: Oyarzabal, min.65. 1-3: Nani (pen), min.68. 2-3: Zaza, min.72.
Epailea: Del Cerro Grande. Txartel horia erakutsi die etxeko Siqueira, Garay, Zaza, eta Joao Cancelori eta kanpoko Juanmi, I. Martínez eta Willian Joseri.