HAUR POBREZIAREN AURKA

Jostailu bat baino askoz gehiago

Vídeo

Pelutxeak, baloiak, futbol kamisetak, mahai jolasak… eta beste mila opari Gipuzkoako ume guztiek gabonetan opari bat edukitzeko. Gaur arratsaldean zale txuri-urdin askok Reale Arenara eraman dute bere opari berria. Gipuzkoako Gurutze Gorriaren “Jostailu hezitzailea” kanpainari esker eta Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin, Betisen aurkako neurketaren aurretik estadioaren inguruan hiru gune kokatu dira nahi zuten zaleek ekarpena egin zezaten, haur guztiek gabonak ilusioz bizi ahal izateko.

Arratsaldeko 14:45etik aurrera Gurutze Gorriko bolondresak eta harrobi txuri-urdineko jokalariek hiru gunetan lagundu dute jostailuak jasotzen. Jokin Aperribay Realeko presidentea denda aurreko gunera hurbildu da jostailuak uzteko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!