SANSEKO JOKALARI OHIA ETA IDAZLEA

Juan Mari Irigoien hil da

Vídeo

Juan Mari Irigoien, Sanseko futbolari ohia eta euskal literaturaren idazle ospetsua, gaur hil da, 74 urte zituela.

Irigoien harrobiko jokalari txuri-urdina izan zen. Sansen aritu zen bost denboralditan. 95 partida jokatu zituen eta 13 gol sartu. Futbolari izateari utzi zionean idazteari ekin zion eta erreferentziazko egile bihurtu zen euskal literaturaren barruan. Bere hogeita hamar bat lanen artean Juan Marik Reala eta Athleticen arteko derbiei eskaini zien bere eleberrietako bat.
Donostiar idazleak omenaldi beroa jaso zuen Korner Kultura & Futbol Festibalaren lehen edizioan, 2018ko otsailean. Sansen taldekide izan zituenetako asko inguruan zituela, Juan Marik errekonozimendu polita jaso zuen, albiste honek jasotzen duen bideoan ikus daitekeena. Goian bego, Juan Mari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!