Atzo gau ahaztezin batez gozatu genuen galdu arren. Distantziak ez zigun eragotzi amets egitea, sufritzea eta gure jokalariez harro sentitzea. Gustatuko litzaiguke bazkide kopuru batek Europako partida zuzenean bizi izanak, Reale Arenatik bertatik. Baina erantzukizunak agintzen du eta etxerako itzulerak itxaron egin beharko du.
11.472 bazkidek eman zuten izena bart gaueko partidarako sarreren zozketan. Ezin zenez publikorik egon, detaile gisa, izena eman zutenen artean lehen taldeko 26 kamisetak zozketatzea erabaki zen. Bai jokatu zutenen kamisetak, bai jokatu ezin izan zutenenak.
26 irabazleen zerrenda
Gaur goizean zozketa egin da eta baditugu irabazleak. Zozketan bazkide baten ID bat atera da. ID hau eta ondoren izena eman zuten 25 ID bazkideak izan dira saridunak. Kamisetak izen-emate ordenaren arabera banatu dira. Lehenengo irabazleak Remiroren kamiseta eramango du, bigarrenak Zalduarena eta horrela hurrenez hurren. Laster, irabazleek mezu elektroniko bat jasoko dute, oparia nola jasoko duten azaltzeko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin