1979-80 denboraldia (3/14)

Kanporaketa ahaztezina

Transizio urte batzuk eta gero, Reala, Alberto Ormaetxea aulkian zela, denboraldi bikaina egin zuen 1978-79an ligan laugarren amaituz, hirugarren izan zen Atletico de Madridekin puntutan berdinduz eta bakarrik Real Madrid eta Sporting de Gijonengatik gainditua izanik.

Laugarren postu horri esker Realak UEFA Kopa jokatu zuen berriro, eta zozketan Inter de Milan historikoarekin gurutzatu zuen.

San Siron jokatutako joaneko partidan italiarrek gaindiezina zirudien abantaila lortu zuten hiru eta huts irabazita. Atsedenaldira hutsnakoarekin iritsi zen, baina bigarren zatia hasi eta berehala Muraro eta Baresik bi gol sartu zituzten. Maiera aldera Marinik, jaurtiketa bikain batekin, hirugarrena egin zuen Reala ia kanpoan utziz.

Atotxan jokatutako itzuleko neurketa, 1979ko urriaren 3an, zale guztien oroimenean geratu da donostiako zelai magikoan jokatutako guztien artean handienetako bat bezala.

Reala, amorruz joaneko partidan izandako zorte txarragatik eta bere zaleei garaipen bat eskeintzeko asmoz, dena ematera atera zen lehene minututik. Boroka, kemena, adorea, futbol bikaina… Partida izugarria izan zen, zaleak harrotasun eta grinez bizitakoa.

Gol bat zati bakoitzean, biak Satrusteguik sartutakoak, bi ustezko penalti Realaren alde, aukera ugari… amets eginarazi zuten garaipen historiko batekin, baina italiarrek maisuki aritu ziren azken minutuetan kanporaketa gainditu ahal izateko.

Hauek izan ziren hurrengo eguneko egunkarien zenbait titular: Diario Vascok ‘Partida handia’, La Voz de España eta Mund Deportivorentzat, “Realak miraría ukitu zuen”, Unidaden orrietan “Realaren gau handia”, eta Corriere della Sera italiarrak onartu egin zuen ondokoa: “Realak Inter dardaran utzi zuen”.

Realaren lehen garaipena Europan ez zuen sailkatzearen saria izan, baina bai ordea bere zaleak harro uztearen saria.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!