Futbola Reale Arenara itzuliko da eta, beraz, partida inguratzen duen guztia itzuliko da. Bataioko lehen hilabeteetan jaso zuen harrera bikainaren ondoren, Keler Espazioak ateak irekiko ditu berriro igande honetan, 19:00etatik aurrera, gure zaleek motorrak berotzeko aukera izan dezaten partidaren atarian.
Keler Espazioaren eskaintza adin guztietakoa izango da. Alde batetik, ‘Gastrogune’k bere ohiko sukaldaritza zerbitzua eskainiko du, bai zerbait mokoka aritzeko eta baita partida aurretik afaltzeko ere. Eta partidan zehar ere bai, irekita egongo baita partida bere pantaila erraldoian jarraitu nahi duten jarraitzaileentzat, harmailetako giroa sentituz.
Zuzeneko kontzertua Gastrogunean
Musika ere ez da faltako Keler Espazioan. Arratsaldeko 19:30etan, Irungo ‘Cliché’ pop rock taldeak zuzeneko bat eskainiko du, ‘Conjuro’ abestiarekin besteak beste.
Haurrentzako eta LG Gaming guneak
Gazteenek ere gozatuko dute profil horretara bideratutako bi guneekin. Alde batetik, haurrentzako gunea egongo da, 14 urtetik beherakoentza. Gune hau jolasez, puzgarriz eta gaming gune txiki batez osatuta egongo da. 14 urtetik gorakoek giroan sartzen joateko LG Gaming eremu izango dute, bideojokoen azken teknologiekin prestatua.
Bazkideentzako eta RS Fanentzako prezio bereziak
Hauek dira jolas-guneaz gozatu ahal izateko prezioak, gaming zone propioa barne (14 urtetik beherakoak), bai eta LG Gaming Room ere, 14 urtetik gorakoentzat. Bertan, bideojokoen azken berrikuntzak sartuko dira.





