Igandean Keler Espazioa osorik estreinatuko da. 12:00etatik aurrera, Reale Arenan gure zaleei zuzendutako hiru gune berriak martxan egongo dira: ostalaritza eta aisialdia, LG Gaming Room (14 urte edo gehiagokoentzat) eta etxeko txikienentzako jolas-gunea.
Igandeko jardunaldiko sarrera hiru ordutegi-tartetan banatuko da. Edukiera dela eta, asteartetik aurrera aldez aurreko izen-ematea eskatu zen 1.000 metro koadroko espazio honetan inaugurazio egunaz gozatu ahal izateko. Eta erantzuna oso positiboa izan da.
Ez da Gatiburen emanaldirik izango
Klub txuri urdinak eta Gatibu rock taldeak batera erabaki dute igandean Keler Espazioan eta Reala Zuzeneanen eskainiko duten kontzertua bertan behera uztea.
Plaza gutxi geratzen dira 1. Tarterako
Ordubetean, gure bazkideek, 2. tartean esklusibitatea zutenek, edukiera bete zuten tarte horretan (16:00etatik 18:15era). Realaren bazkide txartela aurkeztuta, izena eman duten pertsonak partidaren atarian sartu ahal izango dira 8. Ate ondoko sarreratik.
Bestalde, oraindik plazak daude 1. tartean (12:00etatik 15:45era) eta 3. tartean (18:30etatik 22:00etara). Biak zale guztientzat irekiak (ez dute zertan bazkideak izan). Plaza gutxi geratzen dira 1. tarterako, non bertan bazkarietarako menua ere egongo da.
Klikatu HEMEN eta eman izena 1. Tartean
Klikatu HEMEN eta eman izena 3. tartean
Izena eman duten pertsonek sarbidea bermatuta izango dute eskatu duten zerrendetan, eta, zerrendetan izena eman ez baduzu, Keler Espazioko espazio osorako sarbidea edukieraren mende egongo da.
Hiru tarteetan eskuragarri dauden zerbitzuak
- Aisialdi eta ostalaritza guneak irekita.
- LG Gaming Roomerako sarbide librea (14 urte edo gehiago).
- 14 urtetik beherakoentzako jolas-gunerako sarbide librea.









