Reala Ck bere ohiko entrenamendua alde batera utzi zuen aurreko astelehenean eta kirol egokituko saio bat bete zuen Errenterian. Hirugarren taldeko txuri-urdinek, Real Sociedad Fundazioarekin orain dela lau denboraldi elkarlanean ari den Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko monitoreek lagunduta, pala gurpil aulkian jokatu zuten “Agustina Otaola” Frontoian. Saio interesgarria non gazteek urritasun fisikoan murgildu ziren kirol egokitu hau eginez. Aktibitate honek, gure harrobiko beste taldeek ere egiten dutena bere formazio integraleko bidean beste pauso bat izanik, lagundu egiten du gure gizartean dauden beste errealitateak barneratzen.