RS Fundazioaren eguna

Kirola, dibertsioa eta solidaritatea

Vídeo

Dena prest dago Real Sociedad Fundazioaren egunerako, datorren ekainaren 11ean Zubietan ospatuko dena. Gaur eguerdian festa txuri-urdin handi honen aurkezpena izan da. Ekitaldian Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioaren zuzendaria; Eva Sanchez Alaña, Tdh Euskadi-Gizakien Lurra-ko ordezkaria, eta Leire Elizegi, Bizipoza-tik; eta Kirol Egokituko Federazioko ordezkariak ere izan dira. 

Behin ere, Real Sociedad Fundazioaren egunean hiru oinarri nagusi izango dira: kirola, dibertsioa eta solidaritatea. Goizeko bederatzietatik, ekintza ugari ospatuko dira Zubietan. Futbola nagusi izango da futbol eskoletako partidekin. Guztira 60 eskolek parte hartuko dute, gutxi gorabehera, 1.500 neska-mutil inguru. 

Zubieta zenbait zatitan banatuko da. Hauetan futbol eskoletako partidak jokatuko dira, nesken partidak, jokoak, puzgarriak, margoketak,… izango dira. Azken edizioetan bezala, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin dagoen akordioari esker, kirol egokitua nagusi izango den zonaldea jarriko da. 

Aurtengo edizioko berrikuntzetako bat instalazioetara egingo diren bisita gidatuak izango dira. Hauek 12:00 eta 14:00etan izango dira.

Real Sociedad Fundazioak bultzatzen dituen baloreen artean, kirol ugari praktikatzea dago. Hori dela eta, Realeko atletismo sekzioa, belar hockeyeko sekzioa eta urpeko sailak ere bere lekua izango dute. Zaleek ondo pasatzeko eta ikasteko aukera izango dute gure kirolariekin. 

Tdh Euskadi-Gizakien Lurra-ri 

Aurreko urteetan bezala, Real Sociedad Fundazioak egun hau beste asmo solidario bati eskaini nahi dio. Kasu honetan, Tdh Euskadi-Gizakien Lurra–ri lagunduko zaio. Erakunde honek  haurren garapena bultzatzea du helburu, bai eta haien eskubideak babestea ere, politika-, arraza-, erlijio- eta sexu-bazterkeriarik gabe. Gaur Zubietan Eva Sanchez Alañak Tdh Euskadi-Gizakien Lurra-ren eginkizuna azaldu du eta eskerrak eman dizkio Real Sociedad Fundazioari.

Irrien Lagunak ekitaldia 

Aurreko urtetan bezala Irrien Lagunak-en ekitaldia izango da. Arratsaldeko 15:30ean hasiko da ‘Ane eta Piratekin Parrandan! Ekitaldi hau Irrien Lagunak eta Real Sociedad Fundazioaren lankidetza hitzarmenaren barruan sartzen da. Bi entitateen arteko lankidetzaren helburua lana baloreetan sustatzea da. 

Eskerrak Autocares Aizpurua-ri eta gainontzeko laguntzaileei 

Real Sociedad Fundazioak eskerrak eman ditu behin ere, beste laguntzaileak ahaztu gabe, Autocares Aizpurua-ri urtero ematen duen laguntzagatik, egun honetako babesle oziala izanik.

Espero den zale kopurua dela eta, jakinarazten da ezingo dela Zubietan kotxea aparkatu eta, beraz, oinez iritsi beharko da. Donostiako Hipodromoan edo Merkabugatiren zonako aparkalekua erabili ahal izango da. Datorren egunetan informazio gehiago emango da. 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!