Hemendik aurrera, kirola egitea bezain oinarrizkoa eta beharrezkoa den gauza batek ere puntuak oparituko dizkizu. Decathlon Belartzak, Gipuzkoako kirol arropa eta materialen denda nagusietako batek, bat egin du familia txuri-urdinarekin. Babesle gisa dator gugana, baita Realzale Programako merkataritza elkartuko kide gisa ere.
Decathlon Belartzan erostea zure kuotan aurreztea da
Hemendik aurrera, realzaleek (bazkide, RS Fan, RS Lagun eta akziodun) egiten dituzten erosketen zenbatekoaren % 3 Realzale puntu bihurtuko da. Sustapenak Decathlon Belartzan erosketa presentzialak egiteko balio du soilik, eta kutxan NANa edo Realeko txartela erakutsi beharko da.
3'5 milioi puntu baino gehiago 2017tik
2017ko amaieran jaio zenetik, Realzale Programak 3.680.000 puntu baino gehiago banatu ditu 35.890 realzaleen artean, eta, uneren batean, konfiantza jarri dute urtez urte hazten ari den ekimen honetan. 35.890 realzale horietatik, %85 bazkideak dira.
Hori ez litzateke posible izango marka kolaboratzaileen leialtasunik gabe: RS Shop, LG Electronics, BM Supermercados, El Diario Vasco, Repsol, Halcón Viajes, Euskoauto, Reale, IMQ, IBK Bike, Chillida Leku, Laacademia, Laacademia Oposaketak, Hazi Hezi, Decathlon (Belartza), Swap Energía eta Gorla Group.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin