Real C-k hiruna berdindu du gaur arratsaldean Zubietan JD Somorrostroren aurka hiru goleko abantaila atzean utzi eta gero. Bikain aritu dira bi taldeak lehenengo zati osoan, nahiz eta golik ez lortu. Hori bai, aukera asko sortu dituzte, batez ere kanpokoek. Lehenengo jokaldi arriskutsua Olondoren falta jaurtiketa batekin iritsi da, langan jo duena. Hortik gutxira, bizkaitarrek langarekin topatu dira berriz ere, baina oraingoan lau jaurtiketa desberdinekin. Sinestezina zirudien baina baloia ez da ate barruan sartu. Zorionekoak txuri-urdinak atsedenaldira golik gabe joateko.
Bigarren zatia hasi denean Sergio Franciscoren mutilak markagailuan aurreratu dira Agirreren gol bati esker, Garridoren pasearen ondoren. Bi eta hutsekoa Garrido berak sartu du area kanpoko jaurtiketa sendo batekin. Neurketa amaituta zegoela zirudien; gainera, txuri-urdinek hirugarren gola sartu dute. Baina hamar minututan partidak aldaketa latza jasan du. Aranbarriren (bere atean) eta Valinen bi golen ondorioz kanpokoek berdinketa eskuratu dute. Gainera, kanpokoek laugarrena gertu izan dute luzapenean. Txuri-urdinak sailkapenaren erdialdean mantentzen dira puntu honekin. Hurrengo astean Sestao River bisitatuko dute, goiko postuetan dagoen taldea.
Fitxa teknikoa:
Real C: Bastida, Gabilondo, Cachenaut (Martinez Losa, min. 82), Aranbarri, Crotto (Lucbert, min. 54), Elizondo, Aldasoro, Alkain, Garrido (Olasagasti, min. 75), Aranzabe, Agirre.
JD Somorrostro: Ivan, Garmendia, Santa, Nuñez, Lander, Bittor (Eka, min. 57), Muñoyerro, Valin, Olondo (Koldo, min. 57), Herreros, Cortezon (Maka, min. 65).
Golak: 1-0: Agirre, min. 51; 2-0: Garrido, min. 57; 3-0: Garrido, min. 64; 3-1: Aranbarri (b.a.), min. 70; 3-2: Valin, min. 74; 3-3: Valin, min. 78
Epailea: Guijarro Mercado. Txartel horia erakutsi die etxeko Cachenaut eta Gabilondori eta kanpoko Herreros eta Koldori.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin