Sansek bi eta bar galdu du gaur arratsaldean CD Vitoriaren aurka. Etxekoak nagusi izan dira, batez ere lehenengo zatian, eta txuri-urdinek beranduegi erreakzionatu dute.
Garaipena lortzeko beharrarekin, egoerari buelta eman eta azkeneko zortzi neurketak atzean uzteko asmoreakin, non garaipenik ez duten lortu. Hori zen gipuzkoarren helburua, baina etxekoak intentsitate handiarekin atera dira zelaira. Garaipena behar zuten beraiek azkeneko postutik ateratzeko. Lehenengo hamar minutuetan bi aukera argi izan dituzte, baina Zubiaurrek eta langak gola saihestu dute. Hirugarrenean ez dute barkatu. Jaime Diosek, eskuin hegaleko erdiraketa baten ondoren, gola egin du. Gertu izan du beridnketa Aldasorok lehenengo zatiko txuri-urdinen abagune bakarrean, atsedenaldira iritsi baino lehen.
Aitor Zulaikaren mutilak berdinketaren bila atera dira bigarren zatian. Asko estutu dute, batez ere lehenengo minutuetan, baina kontraeraso batean aurkariak neurketa bideratu du. Obik hanka luzatu du ezker hegaleko erdiraketa bat errematatzeko. Azkeneko minutuetan, Djouahrak, buruz, emaitza murriztu du, baina aukera gutxi egon dira berdinketa egiteko. Emaitza honekin, txuri-urdinek sailkapeneko erdialdean jarraitzen dute kokaturik, baina gertuago dituzte jaitsiera postuak play-offekoekin alderatuz. Hurrengo astean etxetik kanpo jokatuko dute berirro ere. Mirandes izango dute aurkari bezala, bigarren sailkatua.
Fitxa teknikoa:
CD Vitoria: Jonmi, Brani, Hernandez, Malon, Pina, Ribeiro, Txaber, Lara (Regis, min. 79), Lopez (Roger, min. 85), Dios, Obi (Rios, min. 91).
Sanse: Zubiaurre, Sola, Aranbarri, Lapeña, Petxarroman, Gorostidi, Veiga, Thior (El Haddadi, min. 70), Aldasoro (Djouahra, min. 61), Olaizola, Martinez Losa (Celorrio, min. 61).
Golak: 1-0: Dios, min. 27; 2-0: Obi, min. 56; 2-1: Djouahra, min. 85
Epailea: Carbajales Gomez. Txartel horia erakutsi die etxeko Malon eta Ribeirori eta kanpoko Lapeñari. Etxeko Pina kanporatu di bi txartel hori erakutsi ondoren (min. 93).