Real Sociedad 2-3 Valencia CF

Kolpea

Vídeo

Realak bi eta hiru galdu du Valencia CF-ren aurka Anoetan jokatutako neurketan. Txuri-urdinek birritan berdindu dute markagailua baina azken minutuetan, bi taldeak hamar gizonekin zeudela, balantza kanpotarren alde erori da.

Kalitatea baino erritmo gehiago izan du lehen zatiak. Reala nagusitzen saiatu da, baina Marcelinorenak ondo kokatuak zeuden zelaian eta erasora abiadura itzelarekin ateratzen ziren. Willian Joseren burukada baten ostean, kontraeraso perfektu batek aurretik jarri du Valencia on bat. Golak Reala berpiztu egin du. Willian Josek Domenech bere onena ematera behartu dio eskuinkada bortitz batekin, baina ezin izan du ezer egin Aritzen burukada batean Oyarzabalek ateratako kornerrean. Lehen zatiko azken minutuetan ez da jeitsi partidaren bizitasuna. Valentziarrek arrisku asko zeramaten eraso bakoitzean eta Eusebioren mutilek indarrez bultzatzen zuten beste gol baten bila. Berdinketarekin atsedenaldira benetako partida batean. 

Bi taldeak garaipenaren bila atera dira bigarren zatian eta horrek futbol bikaina oparitu digu. Valenciak jo du berriro lehenbizi, Nacho Vidalek amaitutako eraso on batean. Realak lehen zatian bezain azkar erantzun du. Oyarzabalek ezkerkada gurutzatu batekin binakoa ipini du. Hirugarrenaren bila zihoala, Igor Zubeldiak bigarren txartel horia ikusi du Reala asko baldintzatuz azken hogei minututan. Azken unean, beste kontraeraso batean, Zazak garaipena eman dio kanpotarrei.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Aritz, Zubeldia, Rodrigues, Illarra, Zurutuza, X. Prieto (cap) (R. Pardo, min.82), Oyarzabal, Juanmi (Januzaj, min.46) y Willian J. (Canales, min.72)

Valencia CF: Domenech, Nacho Vidal, G. Paulista, Garay, Gaya (Lato, min.75), Kondogbia, Parejo, C. Soler (Andreas, min.75), G. Guedes, Rodrigo M. (S. Mina, min.75) y Zaza.

Goles: 0-1: Rodrigo M., min.26. 1-1: Aritz, min.33. 1-2: Nacho Vidal, min.55. 2-2: Oyarzabal, min.59. 2-3: Zaza, min.85.

Epailea: Jaime Latre. Txartel horiak: Oyarzabal, G. Guedes, Rodrigo M., Gaya, S. Mina, Domenech. Txartel gorria (bi hori) Zubeldia (68.min) eta Kondogbia (79.min).

Asistentzia: 20.266 ikusle.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!