REAL SOCIEDAD 1-1 RC CELTA DE VIGO

Kolpea luzapenean

Vídeo

Ziur aski modu justuan, baina gol bat jasotzeak luzapenean min ematen du beti. Realak puntu bakarra lortu du gaur arratsaldean Celtaren aurka partida ireki batean, azken minutuan Le Normandek bere atean sartutako gol baten ondoren, Oyarzabalen hasierako gola berdindu duena.

Partida distiratsu hasi da. Kubok Oyarzabali emandako pase on batek sarean amaitu du eibartarrak zutoin motzera egindako jaurtiketa bati esker. Ivan Villar ezustean harrapatu du, ziur aski hamarraren erdiraketa baten zain baitzegoen. Kanpokoek ondo erantzun diote kolpeari eta aukera ona izan dute Strand Larsenen burukada batean, baina Remiro buru-belarri egon da. Norgehiagoka berdintasunik handienean mugitu da, bi taldeak aurrealderaino ondo iritsiz, baina asmatu gabe azken metro horietan.

Bigarren zatiaren hasierak bi aukera oso garbi utzi dizkigu kanpokoentzat. Lehenik, Minguezak korner baten aldaratze batean egindako errematearekin eta, ondoren, defentsaren gaizkiulertu batean, Aspasen burukada bat zutoinera. Realak ondo erantzun die bi susto horiei, eta hobeto kontrolatzen eta abagune argiak izaten hasi da, hala nola, Zubimendiren jaurtiketa bat, gutxigatik kanpora joan dena, eta Oyarzabalen buruz burukoa, kontrola luzatuta atezainaren aurrean ondo errematatu ezin izan duena. Abaguneak gertatzen ari ziren. Seferovicen jaurtiketa bati ez zaio asko falta izan Remiro gainditzeko, atezainak ondo atera duen Kuboren beste jaurtiketa bat bezala. Luzapenean, bi ikararen ostean eta garaipena etxean geratzen zela zirudienean, Celtak Le Normandek bere atean sartutako gol batekin berdintzea lortu du.

Puntu honek, nahiz eta ziur aski justua izan partidan ikusitakoaren arabera, zapore gazi-gozoa uzten du luzapenean berdinketaren gola jasotzean. Jarraitu egin behar da. Aurrera, Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Barrene (Sola, min.88), Zubeldia, Le Normand, Rico, Illarra (kap) (Merino, min.63), Zubimendi, Brais Méndez (Marín, min.83), Oyarzabal, Take (Navarro, min.83) eta Sorloth (Carlos Fernández, min.88).

RC Celta de Vigo: Iván Villar, Mingueza, Núñez, Aidoo Jr, Javi Galán, Gabri Veiga, Fran Beltrán (Tapia, min.68), Carles Pérez, De La Torre (Óscar, min.68), Iago Aspas (kap) eta Strand Larsen (Seferovic, min.46).

Golak: 1-0: Oyarzabal, min.5. 1-1: Le Normand (b.a.), min.93.

Epailea: Ortiz Arias. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubimendi, Sorloth eta Barreneri eta kanpoko Carles Pérez, Núñez eta Seferovici. Kanpoko Tapiari txartel hori bikoitza erakutsi dio 74. minutuan.

Asistentzia: 29.312 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!