Realeko lehen taldeak, talde profesional guztiek bezala, LaLigak ezarritako COVID-19 probak pasatzen ditu astero.
Taldeko kideen osasuna zaintzeko aste honetan egindako azterketa batek COVID-19ren emaitza positibo bat eman du lehen taldean.
Egungo egoera ikusita eta erantzukizunez jokatuta, Realak Portugalera ez joateko erabakia hartu du, bertan lagunarteko bi partida jokatzeko asmoa baitzuen, Rio Ave FC eta FC Famalicao taldeen aurka, hurrenez hurren.
Talde txuri-urdinak deitoratu egin du egoera honek bi talde portugaldarrei sor diezazkiekeen eragozpenak, baina kasu hauetan har daitekeen erabaki bakarra hartu du. Zuhurtasuna eta erantzukizuna nagusitu behar dira ororen gainetik.
Taldeko kide guztiek COVID-19 proba berriak egingo dituzte bihar.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin