KOMUNIKATU OFIZIALA

Lehen taldeko entrenatzaile izateari utzi dio

Realak Sergio Francisco gaurtik aurrera kargutik kentzea erabaki du eta, horrela, ez du lehen taldea zuzentzen jarraituko. Iosu Rivas bigarren entrenatzaileak ere kargua utziko du.

Klub txuri-urdinak Sergio Franciscok erakutsitako profesionaltasuna, ahalegina eta konpromisoa eskertu nahi ditu, bai lehen taldea zuzendu duen denboran, bai gure klubeko kide izan den urteetan.
Hamaika urte baino gehiago eman ditu gure harrobian entrenatzaile gisa, eta funtsezko lana egin du gure harrobiko jokalarien azken prestakuntza-etapan. Lortutako igoerez gain, bai C taldearekin bai Sanserekin, lehen taldean dauden eta egongo diren futbolari asko bere eskuetatik igaro dira bide horretan.
Realak onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalerako. Eskerrik asko, Sergio.

Ansotegik hartuko du taldearen ardura geldialdira arte
Sanseko egungo entrenatzaile den Jon Ansotegik zuzenduko du taldea, behin-behinean, Gabonetako etenaldiaren aurretik geratzen diren bi partidetan. Imanol Agirretxe izango da bigarren entrenatzailea.
Ansotegik lehen entrenamendua zuzenduko du gaur arratsaldean Zubietan, 16:30etik aurrera eta ateak itxita.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!