Realak, Toyota Euskoautok eta Lexus San Sebastianek erabaki dute beste hiru urtez elkarrekin bidea egitea. 2022tik, bi erakundeen arteko harremana hasi zenetik, elkarrekin izandako konfiantzari eta erakutsitako profesionaltasunari esker, aliantza hori 2028ra arte luzatu da. Horrela, Toyota Euskoautok eta Lexus San Sebastianek gure ibilgailuen hornitzaile ofizialak izaten jarraituko dute, eta klub urdinaren kotxe ofizialak hornitzeaz arduratuko dira.
Babes akordioa, 2025-2026, 2026-2027 eta 2027-2028 denboraldietarako berritu dena, 10 Toyota eta 4 Lexus klub txuri urdinaren esku jarriz gauzatu da. Zehazki, 6 Toyota RAV4, 1 Toyota Proace Max, 1 Toyota Proace Van Elektriko, 1 Proace Verso eta 1 Proace City Verso dira. Horiekin batera 3 Lexus NX, 1 Lexus RX, 1 Lexus ES eta 1 Lexus LBX jarriko dira klubaren esku.
Bi erakundeetako ordezkariak duela egun batzuk bildu ziren bi marken egoitzan, Belartzako industrialdean, berrikuntza hori eszenifikatzeko. Nerea Aramburu kontseilariak, besteak beste Xabi Prieto klubeko arduradun instituzionalarekin batera, aitortu zuenez, “akordio honek aldeen artean sortu den konfiantza sendoa islatzen du eta Toyota Euskoautok eta Lexus San Sebastianek ematen diguten zerbitzu bikainarekin pozik gaudela adierazten du”.
Ainhoa Otamendik, Toyota Euskoautoko eta Lexus San Sebastianeko gerenteak, hau adierazi zuen akordioa sinatu ondoren: “Realarekin dugun hitzarmena beste hiru denboralditarako berritzea, aliantza sendoa dela berresten du. Lexus San Sebastianek eta Toyota Euskoautok ibilgailuen hornitzaile ofizial izaten jarraituko dute, eta mugikortasun eraginkorra eta realzaleen komunitatetik gertukoa bultzatzen jarraituko dugu”.
Euskoauto Toyotaren kontzesionario ofiziala da Gipuzkoan, eta Donostian, Bergaran eta Olaberrian ditu egoitzak. Lexus San Sebastian, berriz, Lexusen kontzesionario ofiziala da Gipuzkoan, eta Donostian du egoitza.
REALZALE PROGRAMA
Sortu zenetik, babes akordio honek Realzale Programa ere hartzen du bere baitan, eta, beraz, gure zaleek abantaila interesgarriak izan ditzakete Toyota Euskoauto eta Lexus San Sebastian Japoniako marka ospetsuek Gipuzkoan erreferente diren kontzesionarioetan.
Zeintzuk dira abantailak?
Bazkideek, akziodunek, RS Fanek eta RS Lagunek Realzale puntuak batuko dituzte honako gestioetako edozeinengatik:
- 100 puntu Toyota Euskoauton edo Lexus San Sebastianen 25.000€-ra arteko (zerga oinarria) auto berri bat erostean.
- 200 puntu Toyota Euskoauton edo Lexus San Sebastianen 25.001€-tik 34.999€-ra arteko (zerga oinarria) auto berri bat erostean.
- 300 puntu Toyota Euskoauton edo Lexus San Sebastianen 35.000€-tik 44.999 €-ra arteko (zerga oinarria) auto berri bat erostean.
- 400 puntu Toyota Euskoauton edo Lexus San Sebastianen 45.000 €-ko edo prezio handiagoko (zerga oinarria) auto berri bat erostean.
Puntu bihurtuko da Gorla Taldearen kontzesionario guztietan saldu ondorengo zerbitzuetan (mantentze lanak, konponketak, ordezko piezak eta boutiquea) kontsumitzen denaren %10a.
Zer egin behar dut?
Aurkeztu NANa edo Realeko txartela eta esan bazkide, RS Laguna, RS Fan edo akzioduna zarela Toyota Euskoautoren edo Lexus San Sebastianen kontzesionarioan, erosketa bat edo konponketa bat egiten duzunean. Toyota Euskoautok Donostian, Bergaran eta Olaberrian ditu egoitzak. Lexus San Sebastianek, berriz, Donostian du egoitza.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin