Realak Sevilla FC taldearen aurka neurtuko ditu indarrak larunbatean, 16:00etan, Txuri-Urdinentzat oraindik ere gotorlekua den agertokian.
Real Madrilen aurka porrot gogorra jasan ondoren, Natalia Arroyorenak sentsazioak berreskuratzeko eta batzen jarraitzeko gogoz iritsiko dira asteburura. Kataluniako teknikariak nabarmendu duenez, "Porrota inflexio-puntu gisa erabili behar dugu, eta ekintzara pasatu. Larunbateko partida oso garrantzitsua da. Gertu daukagun arerioa da, eta aurrera egiteko hiru puntuak behar ditugu”.
BIGARREN TALDEA
Harrobiko taldeak etxean jokatuko du berriro. Oraingoan, Real Sportingen aurka jokatuko dute igandean, azaroaren 19an, 13:00etan. Helburuak berbera izaten jarraitzen du, puntuak eta sentsazio onak batzea.
Aurrera Reala!