Real Sociedad - CA Osasuna

Informazio baliagarria Koparako

Realak asteazkenean CA Osasunaren aurka jokatuko du Reale Arena Futbol Zelaian, gaueko 21:00etan. Hemen duzu partidari buruzko informazio baliagarria:

Ateak 20:00etan irekiko dira

Reale Arenako ateak 20:00etan irekiko dira.

Txartel infantila

Errege Kopako partidan pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da. Beste batzuetan ezarri den neurri hau aplikatu da asistentziari eta Realzale Programarako puntu metaketari laguntzeko.

Txarteldegi berria

Txarteldegia 10etatik aurrera irekita egongo da eguardiko 13:00ak arte. Eta arratsaldean 19:00etatik 21:00etara. Kasu honetan, txarteldegia 3. atearen ondoan kokatua egongo da (argazkia ikusi).

RS Smart Tag

Gogoan eduki, RS Smart Tag-a Realeko denda ofizialetan ipini daitekela denboraldi honetako zure kamisetan. Partida honetan zozketa eta abantail handiak izango dituzu zure RS Smart Tag-a eta Realzale aplikazioa lotzen baldin badituzu.

Informazio gehiago.

Dendaren ordutegia

Reale Arenan dagoen denda ofiziala goizeko 10:00etan irekiko da asteazkenean eta gaueko 21:00etan itxiko da, hau da, partida hasten den unean.

Online denda.

Reale Arenako tabernak

Bai Fan Zonek bai Reale Arenako beste tabernak, zerbitzua emango dute ateak irekitzen direnetik. 20:00etatik aurrera bokatak, hot dogak, etabar, aurkituko dituzu.

Partida honetarako, gainera, krispetak erosi ahal izango dira Reale Arenako hiru puntutan: 7. ateko barran eta 1. eta 20. zein 10. eta 11. ateen artean.

Txartel digitala

Aurreko denboraldian bazkide ugarik beren mugikorra erabili zuten futbol zelaira sartzeko, Realzale Appean inplementatutako funtzionaltasuna estreinatuta. Partidara joaterik eduki ez eta Realaren aplikazio ofizialaren bitartez beren txartela beste pertsona bati laga zioten bazkideak ere egon ziren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!