ATLETICO DE MADRID 2 (2) – REAL SOCIEDAD 2 (4)

Kopa Txapeldunak!

Vídeo

Ekainaren 27an jokatu zen Real Sociedad eta Atletico de Madriden arteko finala.

Txuri-urdinak, 1909an Club Ciclistaren izenarekin irabazi ondoren, 1913, 1928 eta 1951eko finaletan galdu egin zuten aurkari berdinaren aurka: FC Barcelona.

Madrildarrak jokatutako 11 finaletan 6tan atera ziren garaile, azkena 84-85 denboraldikoa Athletic Club garaituta.

Ligan lautan izan ziren aurkari bi taldeak (2 fase erregularrean eta 2 play-offetan) hiru garaipenekin Atleticorentzat eta bakarra gipuzkoarrentzat.

Reala momento onean iristen zen finalera eta Atletico finalaren egunean bertan amaitzen zen elekzio prozesu polemiko batean murgilduta non Jesus Gil atera zen garaile.

Bero handiko arratsalde batean zelaiak irudi paregabea zuen, 20.000 txuri-urdin armailetan. Emozio handiko finala izan zen.

Reala hobeto hasi zen neurketan eta hamargarren minutuan Lopez Ufartek Bakeroren pase bat aprobetxatu zuen lehen gola sartzeko. Realaren minutu onenak ziren. Txuri-urdinak nagusi ziren partidan, baina Atleticok bere maila erakutsi zuen eta Da Silvak berdinketa lortu zuen 24. minutuan. Hala ere Realak, hamar minutu igaro ostean, bigarrena egin zuen Aitor Begiristainen bidez.

Bigarren zatian Atleticok berdinketa bilatu zuen hasieratik eta partidaren nagusitasuna orekatu zuen. 75. minutuan Rubiok Julio Salinasen pasea aprobetxatu zuen berdinketa lortzeko. Atleticok gertu zuen garaipena, baina Reala sendo aritu zen defentsan luzapenera iritsi ahal izateko. Luzapenean golak falta izan ziren eta neurketa penaltietan erabaki zen.

Bakerok Realaren lehen gola sartu zuen. Aldiz, Rubioren erantzuna berdina izan zen lehen gola ezarriz. Mujikak txuri-urdinen bigarrena egin zuen eta Da Silvak baloia kanpora bota zuen hurrengo penaltian. Martin Begiristain gazteak Realaren hirugarrena sartu zuen. Landaburuk, Atleticorentzat, ez zuen barkatu. Larrañagak gipuzkoarren laugarren penaltia lortu zuen eta Arconadak Quique Ramosen penaltia gelditu zuen. Realak Kopa irabazi zuen.

Fitxa teknikoa:

ATLETICO DE MADRID: Abel, Tomas, Quique Ramos, Sergio, Ruiz, Julio Prieto, Uralde (Quique Setien, min.86), Marina (Julio Salinas, min.64), Da Silva, Landaburu eta Rubio.

REAL SOCIEDAD: Arconada, Sagarzazu, Lopez Rekarte, Larrañaga, Gorriz, Gajate, Dadie, J.M. Bakero, A.Begiristain, Zamora (Mujika, min.86) eta Lopez Ufarte (M. Begiristain, min.103).

Golak: 0-1: Lopez Ufarte, min.10. 1-1: Da Silva, min.24. 1-2: A. Begiristain, min.36. 2-2: Rubio, min.75.

Epailea: Ramos Marcos. Txartel horia erakutsi zion Sergio, eta Gorriz, Zamora eta Lopez Rekarteri.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!