1909ko apirilaren 8an, duela 114 urte, Club Ciclista taldeak Kopako Txapeldun titulua lortu zuen. Finala Madrilen jokatu zen, donostiarrek eta madrildarrek 3 eta 1 amaitu zuten finala. Gure klubaren historiako lehen titulua izan zen.
Mac Guinnessek, falta jaurtiketa batean, 0-1ekoa lortu zuen. Simmonsenek aldea handitu zuen bigarren zatia hasi eta gutxira, baina Giraltek aldea murriztea lortu zuen buruz egindako erremate batekin. Hamar minuturen faltan Mac Guinnessek 3-1ekoa lortu zuen. Aurkariek aldea murrizteko azken aukera izan zuten, baina Neirak penaltia zutionera jaurti zuen.
Hamaikakoak ondorengoak izan ziren:
Club Ciclista: Bea, A. Sena, Arocena, Arrillaga, Echeverria, Rodriguez, M. Sena, Lacort, McGuinness, Simmons eta Bireben.
Español: Lemmel, Carruana, Mendez, Yarza, Kindelan, Heredia, A. Giralt, J. Giralt, Neira, Morales eta Rodriguez.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin