1910EKO EDIZIOA

Kopako txapeldunordeak

Kopako lehen titulua lortu eta urtebetera, edizio berri bat hasi genuen, 1910ekoa, Espainiako futbola zatitu zuen zismak markatu eta bi txapelketa jokatzea eragin zuena. Alde batetik, Kluben Elkartean bildutako taldeek Donostiako Txapelketan jokatu zuten, eta Espainiako Futbol Kluben Federazioko kideek, berriz, Madrilen. Bi erakundeek klub gehiago inskribatuta bazituzten ere, parte-hartzea oso txikia izan zen bi kasuetan.

Realak ezin zuen bere izen ofizialarekin parte hartu, beharrezko antzinatasuna ez zuelako, eta beste erakunde baten izena erabiliz jokatzera jo zuen, kasu honetan Vasconia Sporting Club.

Vasconiak eta Racing de Irunek atariko kanporaketa bat jokatu zuten garaileak, ondoren, titulua hiruko txapelketa batean joka zezan Athletic Club eta Real Madridekin. Bi partidetan Racing de Irun mendean hartu ondoren, Realak hiruko txapelketako finalerako txartela lortu zuen.

Lehenengo partidan bizkaitarrek bi eta huts irabazi zieten madrildarrei Iza eta Veitchen golei esker. Martxoaren 20an, igandean, ligaxkako bigarren partida jokatu zen, donostiarren eta bilbotarren artean. Berez ez zen final bat izan, Vascokoniak irabazi izan balu, txapelketako emaitza, hirugarren partidaren araberakoa izango baitzen, donostiarren eta madrildarren artean jokatu behar zena. Hala ere, Athleticen garaipenak Kopako txapeldun titulua eman zion bat eta hutseko emaitzarekin.

Tribuna eta harmailak ondo betetzen zituen ikuslegoaren aurrean, eta Athleticeko zale ugariren presentziarekin, taldeek honako hamaikakoak aurkeztu zituzten:

Vasconia: Bea, Arrillaga, Perez, Echeverria, Goitisolo, Irureta, Saura, Lacort, Mac Guinness, Simmons eta Prast.

Athletic Club: Astorquia, Amman, Arzuaga, Belauste, Cameron, Grapham, Hurtado, Iza, Burns, Veitch eta Iceta.

Lehen zatian, jokoa bi taldeen aukerekin entretenitu zen eta atsedenaldiaren atarian Izak bizkaitarren gola lortu zuen. Atsedenaldiaren ostean, Vasconia berdinketaren bila joan zen, eta Mac Guinnessek eta Simmonsek gertu izan zuten gola, baina atezainak ondo erantzun zuen. Athleticek, emaitzak txapeldun titulua ematen ziola jakinda, eraginkortasunez eta denbora galduz defendatu zuen, zale batzuen protestak eraginda. Donostiarren erasoak alferrikakoak izan ziren azkenean eta partida Izak sartutako golarekin eta Athletic Clubeko txapeldunaren tituluarekin amaitu zen.

Hurrengo egunean, madrildarrek eta donostiarrek ligaxkako hirugarren eta azken partida jokatu zuten. Emaitzak erabakiko luke zein taldek izango lukeen txapeldunorde titulua. Espero baino ikusle gutxiagoren aurrean, alde batetik euriagatik eta bestetik Athleticen aurkako partidaren emaitzagatik, bi taldeek honako hamaikako hauek aurkeztu zituzten:

Vasconia: Bea, Arrillaga, Carrasco, Echeverría, Leturia, Goitisolo, Lacort, Mac Gunness, Simmons, Zabala eta Gregorio Sena.

Real Madrid: Redondo, Losada, Carruana, J. Guzmán, Normand, F. Guzmán, Espinosa, Estrada, Chulilla, L. Guzman eta Linney.

Partida kiroltasun handiz jokatu zuten bi taldeek, eta oso entretenigarria izan zen. Lehen gola atsedenaldiaren atarian iritsi zen madrildarrentzat zorte txarreko jokaldi batean; izan ere, Mac Guinnessen errematea aurpegiarekin aldaratu zuen Redondok, defentsan estropezu egin eta atean sartu zen.

Bigarren zatian jokoak bikain izaten jarraitu zuen eta, amaierarako hamar minuturen faltan, Mac Guinnessek bi eta hutsekoa jarri zuen markagailuan. Horrela amaitu zen Kluben Elkarteak antolatutako txapelketa, bizkaitarrak txapeldun eta gipuzkoarrak txapeldunorde zirela.

Federazioak antolatutako txapelketari zegokionez, ligaxka formatuarekin ere jokatu zena, titulua FC Barcelonak lortu zuen, Español de Madrid txapeldunorde geratuz.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!