Koparako prest

Vídeo

Belar hockeyko taldea arratsaldean abiatuko da Madrilera non bihar Erreginaren Kopako edizio berri batean parte hartuko duen. Txuri-urdinak 12:45ean jokatuko dute RC Poloren aurka, ligako bigarren sailkatua eta arerio zaila finalerdietarako bidean.

Gipuzkoarren taldean ezingo dute azken fitxaketek jokatu, Estefania Cascallares eta Pilar Campoyk, alegia, ez baitute minuturik jokatu ligako lehen itzulian. Hala ere, Jorge Perezek zuzenduriko Neskak ilusioz doaz eta presiorik gabe lehiaketa honetara.

Partida egutegia:

Ostirala:

(1) 11:00. CD Terrassa – Junior FC

(2) 12:45. RC Polo vs Real Sociedad

(3) 14:45. UD Taburiente vs SPV Complutense 

(4) 17:00. Club de Campo vs Atletic Terrassa

Larunbata:

15:00. 1 Finalerdia: 1 Final Laurdeneko Irabazlea - Final Laurdeneko Irabazlea

17:00. 2 Finalerdia: 3 Final Laurdeneko Irabazlea – 4 Final Laurdeneko Irabazlea

Igandea:

Finala – 13:00. 1 Finalerdiko Irabazlea – 2 Finalerdiko Irabazlea

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!