Realak ateak itxita osatu du gaur Zubietan bere asteko azken saioa. Taldea bihar eguerdian abiatuko da Ceuta aldera eta igandean beste Kopa kanporaketa bat jokatuko du. Bihar arratsaldean entrenatuko da taldea norgehiagokaren agertokian, Alfonso Murube estadioan
Gaurko saioaren ostean Imanol Alguacil entrenatzaileak 20 jokalarik osaturiko deialdia eskaini du. Moya, Remiro, Zubiaurre, Zaldua, Gorosabel, Llorente, Le Normand, Sagnan, Aihen, Guevara, Pardo, Zubeldia, Merino, Sangalli, Januzaj, Portu, Oyarzabal, Barrenetxea, Isak eta Willian Jose jokalariek osatzen dute zerrenda. Illarra, Zurutuza, Aritz, Monreal eta Odegaard baja dira (eskuin belaunean mina).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin